Zer dira?

Etorkizuneko Gipuzkoaren eraikuntzan dauden erronkak hautemateko beharrezko jakintza elkarlanean sortzeko biltzen diren taldeak dira Gipuzkoa Think Tank Taldeak. Horrez gain, Gipuzkoa Taldean definitzen dira Gipuzkoako Foru Aldundiak erronka horiei erantzuten laguntzeko egiten dituen politikak baldintza hobeetan egiteko landuko diren prozesuak.

Pertsonak eta erakundeak konektatu

 

Ideak eta proposamenak trukatu

 

Guztion artean etorkizuna diseinatu

Nola egituratzen da Think Tanken jarduera?

h

Nola hautatzen dira parte hartzaileak?

Orohar, Gipuzkoa Think Tank Taldeak horrela osatzen dira:

• GFAko langileak

• Esparru pribatuko profesionalak

• Gizarte zibil antolatuko erakundeetako ordezkariak

• Gipuzkoan dauden unibertsitateetako ordezkariak

• Proposatutako gaiaren araberako adituak

Hausnarketa eremuak

Gaur egun, lan mundua eraldatzen ari da, modu sakonean. Batetik, aurrerapen teknologikoek, hala nola adimen artifizialak, digitalizazioak edo robotizazioak, eta bestetik, ekonomia berdearen aldeko apustuak, lanpostu berriak sortuko dituzte, baina profil tekniko berrien beharra ere gero eta handiago izango da, formakuntza eta etengabeko trebakuntza bideratzea bezalaxe. Erronka hori bereziki nabaria da industria ehunean. Gure eredu sozioekonomikoa mantentzea, hein handi batean, eraldaketa honi arrakastaz heltzeko gai izatearen mende egongo da.

Gehiago jakin

Egungo osasun krisia dela-eta, asko izango dira kaltetuak, eta sortu duen beldur eta egonezinak areagotu egin ditu etorkizunarekiko zalantzak, modu berezian gizarte politiken arloan, ekonomiaren arloan eta osasun arloko zerbitzuetan. Beraz, ezinbestekoa da Gizarte Ongizaterako Politiken Etorkizuna lantzea, herritarrek planteatzen dituzten gaien eta eskakizunen inguruan gogoeta eginez, tokian tokiko esperimentazioa bultzatuz eta ziurtasunak bilatuz.

Gehiago jakin

Demokrazia liberalak egun bizi duen krisialdiak erakundeen, sistema politikoaren eta arduradun politikoen eta herritarren arteko lotura ahuldu egin du. Herritarren babesa berreskuratzeko, ezinbestekoa da KULTURA POLITIKO BERRI bat piztea. Zentzu honetan, kultura politiko berri bat lantzerakoan, nahitaezkoa da entzute aktiboa eta hausnarketa, elkarlaneko gobernantza eta politika publikoen esperimentazioa oinarri dituen prozesu bat.

Gehiago jakin

COVID-19ak gizarte gisa gelditzera behartu gaitu, baina erakutsi digu ere planeta eta haren biodibertsitatea gai direla bizkor aktibatu eta indarberritze-zeinuak bidaltzeko. Horregatik, ez dugu iraganeko akatsetan erori behar, eta aukera honetaz baliatu behar dugu errekuperazio ekonomikoa eta berreraikuntza berdea sustatzeko. Beraz, funtsezkoa da COVID-19 pandemiaren aurkako Gipuzkoako ekonomia suspertzeko plana ikuspuntu ekologiko batetik burutzea, eta ekonomia iraunkor eta klimaren ikuspegitik neutro batekin aurrera egitea.

Gehiago jakin