Lurralde Garapenerako Laborategiak (LGLab) ikerketa eta ekintza biltzen dituzten proiektuak dira. Proiektu hauen helburua gobernantzarako eskualde mailako egitura berriak eraikitzea da, eskualde mailan garapena sustatzeko. LGLab bakoitzak berrikuntzan oinarritutako ekimenak bultzatzen ditu hainbat gaien inguruan, hala nola, administrazioaren eta herritarren arteko harreman modu berritzaileak, lurralde mailako gobernantza eta hori lankidetza publiko-pribatuaren bidez eskualdean zabaltzea sustatzen duten ekimenak, komunikazio eta eztabaida publiko soziala, herritarren partaidetza, politikak zehazteko lankidetza, proiektu estrategikoak garatzeko esku-hartze motak eta gatazkak konpontzeko eredu berriak.