Zer dira Herritarren Proiektuak?

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) sustatutako urteko deialdien bidez proposatzen dira Herritarren Proiektuak deiturikoak. Horien helburua da Gipuzkoaren eraldaketa sozialerako eta ekonomikorako herritarren dinamizazio prozesua aktibatzea. Proiektuen proposamenak lurraldeko herritarrek planteatu ohi dituzte, eta, zenbait esparrutan eragingo duten proiektu praktikoei laguntza ematen zaie, oro har, izaera berritzailea izanik erreferentzia izan daitezkeenak eta eragin biderkatzailea izango dutenak. Herritarrek proposatzen dituzten konponbideek bideratzen dituzten erronkek Think Tank-aren pareko hausnarketa estrategikoko eremuetan planteatzen direnekin lotura dute eta herritarren beharrak asetzen dituztenak dira.

Herritarrek Gipuzkoak dituen erronkei erantzuteko konponbideak

 

Konpromisoa pertsonek dituzten beharrei begira

 

Lankidetza publiko-pribatua

Nola garatzen dira?

h

Zer lortu da edo zer lortu nahi da?

Diru-laguntza deialdia 2016an jarri zen martxan eta, ordutik hona, 92 proiektu gauzatu dira, 60 erakunde baino gehiagoren lankidetzaren bitartez.
Herritarrek dituzten beharrei erantzuteko konpromisoa berretsi egiten duten proiektuak dira.

Horretarako, 3.400.000 € bideratu dira urte hauetan guztietan, herritarren proiektu berritzaileak laguntzera.

Nork hartzen du parte Herritarren Proiektuak deiturikoetan?

Lankidetza publiko-pribatuak bultzatzen ditu, eta 60 erakundek baino gehiagok parte hartu dute. Horien artean, honako hauek:

  • Eskualdeko Garapen Agentziak

  • Udalak

  • Unibertsitateak

  • Fundazioak

  • Elkarteak

  • GKE’ak

  • Enpresak

Ondoren, proiektuen adibide batzuk:

Adinkide

Gaia: Ongizatea eta zaintza
Deialdia: 2017
Egoera: Amaituta
Parte-hartzaileak:
  • Adinkide
  • Adinekoei Laguntasuna
  • Emateko Elkartea
Proiektu honen helburua da adineko pertsonen ongizatea lortzea, laguntza emozional eta ludikoa eskainita. 3 zutabe ditu oinarri Adinkide laguntza-programa honek: egoitzetan eta etxean laguntza ematea; adineko pertsonek egokituriko jardueretan parte har dezaten sustatzea; eta auzoetan laguntza espazioak eta sareak sortzea.

Gehiago jakin

Circular Hub. Gizarte Garapenerako Ekonomia Zirkularra

Gaia: Jasangarritasuna
Deialdia: 2016
Egoera: Amaituta
Parte-hartzaileak
  • Impact Hub Donostia-San Sebastián, S.COOP.
  • Haiku C.B.
  • Prosalus ONGD
  • Emaus Gizarte Fundazioa
  • Ecocir
  • Fagor Automation Motorlan
Circular Hubek ekonomia zirkularraren sorkuntza Gipuzkoan maila guztietan, (instituzio, ekonomiko edota gizarte mailan) bultzatzeko egiten du lan. Proiektuaren ardatza jasangarritasuna eta produktuen balio bizitza zabaltzea da, horien bitartez honako hauek lortzeko: tokiko balio erantsia izango duten negozioak garatzea; lurralde berritzaile, lehiakor eta jasangarriago baten aldeko apustua egitea; Lurraldearen eta enpresen eraginkortasuna areagotzea; eta ekonomia zirkularraren inguruko prestakuntza eta heziketa eskaintzea. 
Gehiago jakin

Piztu: ZTIM bokazioak

Gaia: Kultura
Deialdia: 2018
Egoera: Amaituta
Parte-hartzaileak:
  • Elhuyar Fundazioa
  • Debegesa (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea)
Debegesa Garapen Agentziak proposaturiko proiektua da Piztu, Elhuyarren lankidetzarekin, Gipuzkoako eskualdeetako gazteen artean ZTIM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) ikasketen sustapena bultzatzeko. Proiektuak Debabarreneko gazteen artean bokazio teknikoak sustatzeko modu berriak ekar diezazkiguke, pertsona gaituak izateko eta eskualdean etorkizun industriala ziurtatzeko.
Gehiago jakin

Gazteen Gipuzkoa

Gaia: Gobernantza
Deialdia: 2018
Egoera: Amaituta
Parte-hartzaileak:
  • Arizmendi Ikastola
  • 25 Gipuzkoako ikastetxeak (Ikastolak, Publikoak eta Itunpeak)
Proiektuak ikasleen parte-hartzea sustatzen du. Gainera, etorkizunari buruz hitz egiteko aukera ematen die gazteei. Gazteen Gipuzkoak nerabeen indarra, ideiak eta asmoak politikara hurbildu nahi ditu. Proiektuak 25 ikastetxeren partaidetza izan zuen eta Gipuzkoako 525 ikasleek euren iritziak, kezkak eta proposamenak planteatu zituzten etorkizuneko erronkei erantzuteko. Gazteen ahotsa ia ez da entzuten ikastetxeetatik kanpo. “Gazteen Gipuzkoa” proiektuak aukera hori eskaini zien, politika publikoen formulazioaren gaineko ikuspegia eraldatuz.
Gehiago jakin

OasisLab

Gaia: Inklusioa
Deialdia: 2016
Egoera: Amaituta
Parte-hartzaileak:
  • Emanhar Gizarte Elkartea
  • EDE Fundazioa
  • Kiribil Sarea Hezkuntza Erakundea
Hernaniko eta Donostiako Herrera auzoko immigranteen kolektiboen integrazioaz eta gizarteratzeaz arduratzen den gizarte berrikuntzako proiektu bat da OasisLab. Proiektuak jakintzak sortzen ditu eta herritarren parte hartzea sustatzen du, biztanleek, haien jatorria gorabehera, ordezkaritza izan dezaten. Horretarako, Oasis metodologia (Brasilgo Elos Institutua) ezartzen du, zazpi faseko joko kooperatiboan oinarrituta.
Gehiago jakin