Gipuzkoa Lab esperimentatzeko eta ikasteko laborategia da, eta Etorkizuna Eraikiz, Elkarlaneko Gobernantza eredu berriaren baitan sortu da. Bertan, askotariko eragilez osatutako taldeek (unibertsitatea, nazioarteko sarea, erakundea edo enpresa, Gipuzkoako Foru Aldundia) Proiektu Esperimentalak garatzen dituzte lankidetzaren bidez. Helburua da Gipuzkoa ezagutza zeharo berriak ekoizteko eta erronkei irtenbideak bilatzeko laborategi bihurtzea, eta ezagutza horien ebaluazioa behin eginda, emaitzak politika publikoetan txertatzea.

Gipuzkoa Lab laborategiaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) esperimentazio praktikora bideratu dituen proiektuak 38 izan dira (10 gauzatu dira eta 28 daude martxan)

Honako hauek dira egin diren proiektu esperimentalen adibide batzuk:

Kontziliazioa eta berdintasuna

gure Lurraldeko erakundeen egunerokotasunean, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren proiektua…

Elkar EKIN Lanean

desberdintasunak murrizteko eta Gipuzkoako ekonomia- eta gizarte-kohesioan aurrera egiteko proiektua…

Emakumeen Etxeak

proiektuaren jomuga Gipuzkoako udalerrietako Emakumeen Etxeak indartzea da…

Etxean Bizi

parte hartzeko ikerketa-ekintzako proiektua da, Gipuzkoako hiru udalerrietan garatu…

Gipuzkoa bi eskuko lurraldea

Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresei lagundu egin nahi die kudeaketan dituzten egitura…