Datozen urteetan, gizarte garaikideek mundu-mailako erronka handiak gainditu beharko dituzte. Hala nola, biztanleria zahartzea, mugikortasun jasangarria edota energiaren erabilera eraginkorra. Gipuzkoak erreferentziazko lurralde bihurtu nahi du esparru askotan, eta bereziki, zibersegurtasunaren, fabrikazio aurreratuaren, biztanleriaren zahartzearen, elektromugikortasunaren eta energiaren alorrean.
Horren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat gaur egungo gizarteen erronka horiek aukerak dira, pizgarri gisa, jarduera berriak sortzeko. Horregatik, ikerketaren eta garapenaren aldeko proiektuak sustatzeko, Gipuzkoaren etorkizunerako lehentasunezko 9 erreferentziazko zentro sortu ditu. Europako Batzordeak sustatzen duen ‘Next Generation’ izeneko ekonomia errekuperaziorako funtsak ezarritako jarraibideekin lerrokatuta dauden proiektu estrategikoak dira.