Zer dira?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Nagusiak sustatzen duen ekimena da. Bere eginkizunen artean ditu, besteak beste: herritarren eta Foru Aldundiaren arteko elkarrizketa aktiborako eta komunikazio zuzenerako bideak irekitzea. Prozesu honi esker, herritarrek euren kezkak, nahiak eta iradokizunak adierazteko modua izaten dute, ekitaldi bakoitzean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuak egiten direnean. 2018an, lehen aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aurrekontu Irekietan parte hartzeko deialdia ireki zuen.

Zuzenean eta modu irekian elkarrekin hitz egiteko

 

Pertsonen lehentasunak ezagutu eta entzuteko

 

Aukerak kontrastatzeko, erabakiak hartzeko

Nola garatzen da ekimena?

Aurrekontu Irekiak urtero egiten den ekimena da; halaber, ibilian ibiliz ikasten den esperientziak eta jasotzen diren iritziak prozesu bakoitza hobetzen laguntzen dute. Hala ere, 5 izan dira Aurrekontu Irekien 4 deialdi hauetan guztietan burutu diren ohiko faseak:

h

Zer lortu da edo zer lortu nahi da?

GFAk bultzatzen dituen Aurrekontu Irekien azken 4 deialdi hauetan zehar parte hartu duten pertsonak 11.600 izan dira, eta jaso dira 22.100 proposamen, Gipuzkoarentzat garrantzi berezia duten alorrei estu lotutakoak. GFAk jakin izan du gipuzkoarren lehentasunak zein diren garbi entzuten, eta 3.5 milioi euro bideratu ditu, azken urte hauetan guztietan, herritarrek proposatu dituzten proiektuak abian jartzera.

Nork hartzen du parte prozesuan?

  • GFAko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Nagusia

  • GFAko Departamentuak eta Zuzendaritzak

  • Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordea

  • Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseilua

  • 16 urtetik gorako gipuzkoarrak

Honako hauek dira Aurrekontu Irekietan aukeratutako proiektuen adibide batzuk:

Gaixotasun larrien aurkako ikerketa sustatzea

Aurrekontuak: 2020
Bozkak: 9417
Gaia: Ekonomiaren sustapena
Bete behar ditugun erronken artean, Lurraldeko sistema biosanitarioa indartzea dago. Izan ere, sistema hori indartzeak ekarriko ditu osasun hobea, kalitatezko enplegua eta aberastasunaren eta jarduera ekonomiko berriaren sorrera.
Proiektu honi esker, Gipuzkoako Foru Aldundiak 200.000 euro baino gehiagoko diru-laguntza bideratuko du gaixotasun larrien aurkako ikerketak sustatzera, gaixotasun horien ikerketa proiektuetan lanean ari diren zentroei lagunduz, eta ildo horietan aurrera egiteko ekipamendu edo azpiegituretan inbertsioak eginez.
Gehiago jakin

Klimarekiko konpromisoa

Aurrekontuak: 2020 
Bozkak: 8372 
Gaia: Ingurunea
Proiektuaren helburua da pandemiak sortutako egungo osasun- eta ekonomia-krisi honen ondorengo susperraldia Gipuzkoan eraldaketarako aukera bihurtzea, eraldaketa soziala, eraldaketa ekonomikoa eta ingurumen-eraldaketa. Eraldaketa horiek bultzatuta, gure lurraldea klima-aldaketaren kontrako borrokaren arloan ekonomia berdearen eredu gisa kokatzeko.
Klimarekin Konprometitutako Herritarrak tokian tokiko ekintzak martxan jartzeko eta elkarlaneko gobernantzan aritzeko proiektua da. Lehia modura planteatzen da: erronka luzatzen zaie herritar guztiei, udalei ere, eguneroko ekintza txikiekin klima aldaketaren kontrako borrokan aurrerapausoak emateko.
Gehiago jakin

Indarkeria matxista prebenitzea gazteen artean

Aurrekontuak: 2020 
Bozkak: 7618 
Gaia: Generoa
Proiektuaren helburua da ikus-entzunezko materialaz baliatuz haur eta gazteengan indarkeria matxista gaia lantzea; indarkeria matxistarekiko jarrera kritikoa eta aktiboa sustatze aldera. Zehazki, 6 urtetik 14ra bitarteko haur eta gazteen artean sexismoaren eta indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko tresnak eskaintzen dira.
Gehiago jakin

Izango zara 2020: Gaztei zuzendutako bekak

Aurrekontuak: 2020
Bozkak: 6529 
Gaia: Gazteria
Izango Zara programak hainbat beka eskaintzen ditu arlo ezberdinetan: ikerkuntza, prestakuntza espezializatua, kooperazioa edota borondatezko lanak, besteak beste. Izango Zara programaren baitan, ‘Gazteak Auzolanean” izeneko egitasmoa dago, bertan ekintzaileak eta sortzaileak diren gaztei bereziki zuzendutako bekak aurkituko ditugu.
Gehiago jakin

Gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonen arretarako zentroa

Aurrekontuak: 2020
Bozkak: 6520
Gaia: Soziala
Proiektuaren helburua da gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonei ostatu zerbitzu bat eskaintzea. Horrela, lehen mailako arretako gaueko harrerako zerbitzuen arreta ematea eragozten duten premiak edo zirkunstantziak bizi dituzten pertsonei gaua pasatzeko toki egokia ematen zaie eta oinarrizko beharrak asetzen dituzte.
Gehiago jakin

Bertako produktuen kontsumoa sustatzea

Aurrekontuak: 2020
Bozkak: 6493
Gaia: Enplegua eta Susperraldi ekonomikoa
Covid-19k argi eta garbi erakutsi digu nolako garrantzia duen lehen sektore indartsu eta lehiakor bat edukitzeak, gai dena osasun eta kalitate berme guztiekin premia-premiazko produktuak eta lehengaiak emateko. Proiektuaren helburua da Gipuzkoako gizarteari bertako produktu osasungarriak eskaini eta hauen kontsumoa sustatzea. Helburu horri begira, 2020ko abenduan martxan jarri zen ‘Etxekoak’ komunikazio kanpaina, herritarrak bertako produktuen kontsumoaren garrantziaz sentsibilizatze aldera.
Gehiago jakin