Kongresu honen xede nagusia Etorkizuna Eraikiz ekimena nazioartean aurkeztea eta kontrastatzea da. Izan ere, Etorkizuna Eraikiz gobernantza irekia eta lankidetzazkoa ulertzeko eta ezartzeko modua da. 2016an Gipuzkoa mailako ekimen hau martxan jartzea erabaki zen Gipuzkoa Foru Aldundiak sustatua eta finantzatua, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen parte-hartze aktiboarekin. Hauek dira Kongresua antolatu duten lau erakundeak.
Kongresua irekia izango da parte hartu nahi duten herritar guztientzat, aurrez aurre eta baita modu birtualean ere. Nazioarteko bokazioa eta proiekzioa dauka, eta hori horrela izanik, bertan parte hartuko dute erakunde publikoetako eta pribatuetako adituak eta analistak, unibertsitateko irakasleak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, enpresak, hirugarren sektoreko erakundeak, eremu publikoko profesionalak, kultura-sektoreko kideak, ikasleak, eta abar.
Kongresua bi egunetan zehar luzatuko da (2021eko abenduaren 13an eta 14an), bi agertokitan (programa kontsultatu).